asteartea, maiatza 16, 2017

GURE INSTITUTUAREN HISTORIA



Gure institutua, Angela Figuera BHI, 1968an eraikitzen hasi ziren, 1969-1970 ikasturtean erabiltzen hasteko. Hasiera batean, Irakaskuntza Erdiko Institutu Nazional Mistoa zen, gaur egungo irakasle batzuen institutua izanez.

Behin Trantsizioa hasita, hau da, behin Franco hitzean, hainbat korronte agertzen hasi ziren, izen berri bat proposatzeko institutuari. Izena aldatzeko momentu hori, ez zen 1993-1994ko ikasturtera arte heldu. Ikasturte hartan, izen berria proposatu zen: Angela Figuera. Izen hori aukeratu zen, arrazoi hauengatik:
-          -Emakumearen irudiaren balioa handitu ahal izateko.
-          -Institutu gehienak, gizonezkoen izenak zeuzkatelako, nahiz eta irakasleen gehiengoa            emakumea izan.
-          -Emakumearen irudia gure gizartean ezkutatu izan delako.
-          -Denboraren poderioz, emakume famatuen irudiak galdu direlako.
-          -Angela Figuera bizkaitarra zelako, eta bere lurraldean zegoen oroitzapena desagertu            zelako.

Hortik geroztik, gure institutuan aurrerapen asko izan ditugu, esaterako, D eredua ezartzea, 1996-1997ko ikasturtean.


Gainera, 2 urte barru, 2019an, gure institutuak bere 50. urteurrena beteko du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina